viernes, 27 de marzo de 2009

LYDIAREN BISITA



Berriz zuekin berri bat kontatzeko asmoz.
23an, Aritzaren ama, Lydia izenekoa, bisita egin zigun. Egun horretan irrikitan geunden bere zain, euskal dantzak egingo zizkigula genekielako.
Lydia heldu bezain pronto mugitzen hasi ginen.
Lehenengo dantzak txulalai du izena. Korru handi bat eginda eta kenuak imitatuz arin ikasi genuen. Bai trebeak¡¡¡
Bigarren dantza polka pik delakoa izan zen, oso dibertigarria iruditu zitzaigun, oinak, hankak baita ipurdia ere airean jarri genituen.
Hirugarrena scotisha izan zen, ordurako batzuek neka neka eginda geunden. Hurrengoan espinakak jan beharko ditugu indar gehiago izateko. Dantza honekin binaka jarri ginen eta txitean pitean bikotez aldatzen genuen. Denok borrokan ibili ginen Lydiaren bikotea izateko.
Bukatzeko marrazki bana eman zigun margotzeko.
Beno, denbora ziztu bizian pasatu zen eta kontoratu barik 16:30ak ziren eta etxera joan behar. Hau pena!!!
Eskerrik asko Lydia eta badakizu, nahi duzunean bueltatu.
Besarkada erraldoia.

LAU URTEKO UME BAT.



LA VISITA DE LYDIA.

Tengo una noticia nueva que contaros.
El día 23 la ama de Aritza, Lydia, nos hizo una visita. Estábamos deseando que llegara la tarde ya que íbamos a aprender unos bailes.
Nada más llegar Lydia nos pusimos en marcha.
El primer baile fue TXULALAI y una vez hecho un corro grande y repetidos los gestos enseguida conseguimos aprenderlo. ¡Mira que somos espabilados!
El segundo baile fue POLKA PIK y resultó muy divertido. Para bailarlo pusimos en marcha los pies, las piernas y hasta el culo.
El tercero fue SCOTISHA. Para entonces estábamos ya agotados. La próxima vez tendremos que comer espinacas para tener más fuerza.
Con este baile nos pusimos de dos en dos y cada poco cambiábamos de pareja. Todos queríamos bailar con Lydia.
Para terminar nos dio a cada uno un dibujo de “dantzaris” para pintar.
Bueno, sin darnos cuenta se nos fue el tiempo y eran las 16:30, la hora de irnos a casa. ¡Qué pena!
¡Muchas gracias, Lydia! Y ya sabes, ¡Vuelve cuando quieras!
Un abrazote.

UN NIÑO DE CUATRO AÑOS.

No hay comentarios: